inprimatu
Amaitu gabeko poema bat
Izenburua:
Amaitu gabeko poema bat
Sinadura:
Jiang He
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Jiang, He

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
18-19

Amaitu gabeko poema bat

 

Jiang He

 

 1. historia zaharra

 

 kartzetako hormari itzatua naiz,

 denbora beltza sakontzen doa

 beleak

 taldeka biltzen dira,

 munduko zoko guzietarik

 banan bana

 hiltzeraino

 sardeskatzen dituzte

 horma alde bortako beroeak.

 heroen sufrantza

 mendiak baino bakarti diren

 harri bilakatzen da,

 heroeak kurutzefikatuak dira

 bide bat ireki nahi dutelako,

 kreatu nahi dutelako,

 beren arrazari karatera bat ematearren.

 haizeak higatzen eta

 euriak bortizki bustitzen ditu

 horman herabeki altxatzen diren irudiak,

 beso, esku, edo arpegi apurtuak,

 azoteen euripean

 nere anaien eskuak

 xixtatuak, irentsiak, beltzak.

 eta nere arbasoek

 pizuki lan dagite,

 horman sartzen dira

 ixilean metatzeko

 nere aldia da

 koleraz jantzirik esklabo destinu horren

 aurka abiatzeko,

 nere heriotz gogorrak

 hormak zikintzen dituzten lohiak

 jauts araziko ditu,

 ixilean hil diren guziak

 zuti ditezen eta

 oihu egin dezaten...

 

 2. martiria

 

 neska hilgo date,

 ama naiz

 harmen muturra nigana dator

 eguzki beltza

 nigana

 harmen muturra egarriz kraskatu

 lurrean dabil

 haritz zaharra naiz

 eri lehortua naiz

 arpegietan lotzen diren ximurrak

 eta lurrak jasaiten dituen kalamitate berak

 naiz

 bihotza lurrean aurdikia da

 nere alabaren odolak

 lurra ziliportatzen du,

 beroki

 nere alabaren negar gaziak

 mateletan ixurtzen zaizkit,

 bat bastearen ondotik hormatzen

 eta kantatzetik gelditzen diren

 neguko ibaiak dira,

 ahizpak, alabak, emazteak naiz

 nere arropa funditua da, nere ileak itzulikan

 erortzen zaizkit,

 ez dira hostoak

 uhinen loreak arkaitzetan hausten dira

 ileak itsaso ditut

 aitak, senarrak, semeak naiz

 nere esku erraldoiek ilearen itsasoa

 mugiarazten dute,

 haien loturak kraskatzen entzuten ditut

 untzia naiz

 oihan deserrotua

 basaki bersortzen den oihana.

 

 3. exekuzio kortean

 

 haize gezurrak leihoak eta

 begiak tapatzen ditu

 masakrea bidean doa.

 ez nitake ate atzean gorde

 nere odolak ezin du

 ez eta ere goiztirietako haurrek.

 kartzelan sartu naute

 eskuak loturik, burdinak hanketan

 haragia sakonki ausiki didate,

 azoteak eta odolak nere gorputzean

 sare gogor bat ehaintzen dute,

 abotsa hautsia dut

 bihotza sutan daukat

 ixilean nere espainetan erretzen ari da

 bihotza

 eta exekuzio korterantz noa

 eta mesprexuz historiaren gau honi

 munduaren zoko honi begiratzen diot.

 besterik egin ezinean

 zerua hautatu dut

 exekutatua izan behar dut

 bestela

 ilunak ez dira gordetzen ahalko,

 ilunetan sortua naiz

 argi bila noa

 hil behar dutena naiz

 bestela

 gezurrak hautsiko dira

 guzien aurka naiz

 argiak jasan ez ditzazkeena

 ixiltasuna barre.

 bortxaz ekarri gizon tropa,

 disdiraz debekatu jendetza beltza

 mila urteetan suplizioan kantuz aritu

 diren guzia naiz

 nere exekuzio propioa ikusten dut

 nere gorputza

 olatuz olatu

 odolez hustua dakust.

 


inprimatu