Anderseni
Gu Cheng
sable mugikorren urreak
hire ipuiak estali ditu
negar eta jakingabearen irriekin
ni ere bai.
sinesten dut
bihi bakoitzak
bizia emateko
lurperatua izan behar duela.
itzuliko naizenean
ilea eta betainak elurra bezain zuri
ukanen ditut
eta mortutik
mundu orlegi bat altxatuko da.
nire kanta lasaia
lore eta izarrintz artean
abestera etorriko naiz,
orduan haurzaroko emozio galduak
berriro eskuratuko ditut.