inprimatu
Beharrondokoa
Izenburua:
Beharrondokoa
Sinadura:
Itxaro Borda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
17

Beharrondokoa

 

Itxaro Borda

 

 Ez dugu bizia norbaiten seme

 edo alaba izaten

 gastatzen ahal...

 

 Euskal mundua, euskal familia

 trinko eta zuhur bat bezala

 eraikitzen duzue

 aitatxi hitzen gerlan hazia,

 aita larderia sainduz betea,

 semea aitaren idurikoa,

 eta

 apez gurbil diren osabak,

 serora joan izeba kartsuak...

 

 Non dago amen et alaben lekua?

 Gu emeak zertarako gara zuen artean

 Aitatxiren; aitaren eta semearen sendiak.

 bitxikeriak, absurdoak garai batetik

 bestera iraun arazteko? Bakarrik?

 

 Aitatxi, aita, semea, osabak, izebak,

 kusiak, arrak zuti zaitezte jainko

 "Euskararen geroa ebandelioaren

 esperantzari lotuko dugu, gure

 hizkuntzaitzakia gal ez dadin!"

 

 Ama edo alabak zeozer erraten badu

 hain fededunki erabiltzen duzuen

 euskara madarikatu hortan, diozue

 "Ago ixilik, solas hauek ez ditun

 hire adinekoak, beharrondoko bat

 bilduko dun, ezpahaiz ixiltzen, ez

 ote dun ikusten aitatxik, aitak,

 semeak, osaba apezek eta izeba serorek

 segur merezi dunan baino gehiago,

 beren maitasunaz gerizatzen hautela!"

 

 Eta zer ?

 Et ta soeur?

 Ez dugu bizia norbaiten seme

 edo alaba izaten

 gastatzen ahal...

 


inprimatu