Poeta haiduru
Fermin Eguren
Bederatziak eta hamar dira
kaleko kantoian bakarrik hago
zakurrak eta serenoak ixilik doazi, suspirio
edo dolamen kexu datzuen antzo
poliziaren autoa astiro igarotzen da
zer moduz galdetzen bezala, hiri so
han goian izarrak daude, izarrak keinuka
eta hi kantoian hago
bederatziak eta hamabost minutu
haizeak paper mototsak asalduz derabiltza
nagusi piperrak nola otseina ostikoka
harat hunat, poliziaren autoa
berriro igarotzen da
hotz da eta gadardinaren lepoa jasotzen duk
zer egin ote zaio heure duruari galdetuz
andra bat billosik datorkik eta hire sosik ezaz
hastiatua aitzina doa, pofiziak autora dute berehala
erlojuari behako bat, leiho bat argitzen da
eta berriz itzaltzen, kontraseina bat bezala
hotzak hago
agidanez gaur ez dator
ala bai? Soik han, itzal bat
baliman bera da
zigarroari azken kea kendu eta batzen hatzaio.
Poema hau agindu zian
alosia heldu da.