inprimatu
Gu itzuli garen bezala
Izenburua:
Gu itzuli garen bezala
Sinadura:
Fermin Eguren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Berrizbeitia, Luis

Argitalpena:
Pamiela.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
38

Gu itzuli garen bezala

 

Fermin Eguren

 

         Olerki hau, "EGIN"en argitara emana, arrazoin aanitz direla-ta deigarri

 suertatu zaigu eta horregatik berpublikatzen dugu.

 

 Egun bai, neu nauzu etorri

 nere lagun batekin

 errautsaren gaztelu beltza behin betikoz utzirik.

 Egun hautsi da katea, finitu ipui latza

 abiatu naiz hegan

 ainara zohardian hegatzen den bezain libro, gora.

 Atzean geratu dira

 egunsenti hozpela

 labyrinto lazgarria

 gaueko pausu hotsak

 makila

 atzean geratu dira

 hortzemuga arrotza

 odol izoztua, esperantzarik eza

 marruma...

 Orobat libertade oihu bat geratu da

 mila eztarritan batera etsipenez etena.

 Nik bada hauxe diotsuet:

 haien aldia ere noizpait izan behar da

 haiek ere, baiki, tenorea denean

 iraganen dute horma, burdina, ziega,

 tinkaturik dautzaten bakardadea

 eta, bozkarioz, guk, kanpotik bidea ebakitzen diegularik

 katigario lehergarria mila puskatan emanez

 haiek ere

 itzuliren dira noizpait etxera, zein bere aita-amera

 zein bere eginbidera, zein bere ohantzera

 gu geu gaur

 ezin sinetsiz

 itzuli garen bezala.

 

 


inprimatu