Irudipen utsa
Joxe Miel
Udaberriko egun bian
ekuzkiyaren ateran,
loracho eder, churi-gorri bat
sasi tartean zeguan.
Bere gañeko basal gozua
oraindik galdu etzuan;
distiatubaz orri chabalak
izar bat ematen zuan.
Lorecho arrek ikusirikan
edertasun ain aundiya,
beregan ziyon pozez beterik;
«Nor da ni bañan obia?
Besterik ezin izan liteke
ni bezin eder, garbiya;
belar, sasi ta zuaitzak denak
ezertarako ez dira».
Ala ziyon, da, non choricho bat
saltatzen zayon gañera:
orricho denak banakaturik,
erori ziran sasira.
Andik aizeak, ezin oparik,
bota zituban lurrera;
an chimeldurik, usteldu eta
biurtu ziran autsera.
Orra munduko edertasunak,
jolas da farrak zer diran
irudipen uts, poz laburra ta
amets ederrak buruban.
Ikusirik ba zer dezagun da
zertara biurtzen geran
ikas dezagun ondo bizitzen
Jaungoikuaren Legian.