inprimatu
Euskal Erriyaren naigabea
Izenburua:
Euskal Erriyaren naigabea
Sinadura:
Joxe Miel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Barandiaran, Jose Migel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
536.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal Erriyaren naigabea

 

Joxe Miel

 

 Ujola batek gau illunean

 Erruki bage,

 Urpera ditu euskaldun asko

 Amilkatu.

 Euskal-errika alai zegon ta

 Oli ez bearrak

 Anaitalde bat ekaitz gogorrak

 Digu ostu.

 

 Anai maite ta ongarriyak,

 Etzerate il:

 Biyotzan Jesus duan kristaurik,

 Ez da iltzen;

 Berak amorez adierazi

 Zigun esanaz:

 «Nerekin lagun ibiltzen danik

 Ez da galtzen».

 

 Bañan negarrez urtutzen dago

 Euskal-erriya,

 Bere barruna ezin duala

 Atsedendu:

 Biyotz biguña estutasunez

 Zatitzen zayo:

 Malko garratza begiyan sarri

 Azaltzen du.

 


inprimatu