Zer begiya!
Iraola, V.
Pintore batek, "¡eta ez gero
Ustez guchi zekiyena,
Erretratu bat egiñ zuben beiñ
Gitar jotzalle batena.
Ari begira, bere bi lagun
Zenbait jakintsu añian,
Chancharik gabe leyatzen ziran
Irudiaren gañian.
Gelan sartu zan momentu artan
Sei bat urteko umia,
Mutill bizi bat, ikusi zanez
Gitardunaren, semia
Chunditurikan begiratubaz
Arreta aundiz berari,
Onela esan zuben mutillak:
-¡Nere aitacho da ori!
Pintatzallea eta lagun bat
Nola farrez asi ziran,
Bestiak gogoz aurrari onla
Galdetu ziyon segiran:
-¿Aizak, Periko, esan biardek
Oraiñ guztiyen aurrian,
¿Zertanik aita ezagutu dek?
-¿Zertan, ¿zertan, ¡¡gitarrian!!