inprimatu
XI.garren somaketa edo asmaketa
Izenburua:
XI.garren somaketa edo asmaketa
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1880
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
Orrialdea:
192

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


XI.garren somaketa edo asmaketa

 

Iraola, V.

 

 Arrats illun batian

 Echera nuala,

 Jo det arri kozkor bat

 Uste ez detala;

 Aren kazkatekuak

 Ordubanchen iya

 Bi puzka egin ziran

 Bata eta biya.

 Emateko denboran

 Iruba, kantuban,

 Entzuteko jartzen naiz

 Beraren kontuban.

 Pelotan partiduba

 Jokatu nai bada,

 Laba eta iruba

 Lenengo bear da.

 Baldiņ ori ez bada

 Egiten lenbizi,

 Kintze bat ez liteke

 Gero irabazi.

 Bata eta laba da

 Chit gizon argiya,

 Zeņek onratzen duben

 Ondo Donostiya;

 Ez baldin badakizu

 Zein dan diyotana,

 Gorputz chikicho bat da

 Eta belcherana.

 Orri jarri siņalez

 Papera betia,

 Ez badezu asmatzen

 Or kanpon zaitia.

 Bata, iruba eta

 Biya segiruban,

 Denak erretzen dute

 Sua-ren moduban.

 Iketu nubeneko

 Beiņ uste gabian,

 Senti-arazi ziran

 Biatz muturrian.

 Ala sartu zitzaidan

 Orduban barrena,

 Geroztik beti daukat

 Nerekin diena.

 


inprimatu