Ura, ura!
Iraola, V.
-Martiñ, arrazoi dezu
Eta zurekin naiz,
Nik ere zuk bezela
Eraten det chit maiz.
¡Aren preskotasuna
Ain da gauza ona,
Berak argitutzen da
Frankotan gizona.
¡Zer guztua artzen dan
¡Eta ura ganga!
Pototik eratian
Zanga, zanga, zanga.
Beti ezkaka nago
Ura nai det, ura,
Ez da gauza oberik
Sortuko mundura.
Beregana ainbeate
Beiñ zaletu nintzan,
Geroztik maite det, naiz
Esponjik ez izan.
¿Eta zeiñ ez da iñoiz
Egondu ikusten,
Menditik irriztaran
Iturrira jaizten,
Bidea pasatuaz
Chit pauso ariñez
Dama lirañen gisa
Segarak egiñez?
Neri etzait pasatu
Egun bat oraindik;
Sei edo zazpi baso
Ustu bage tanik.
¿Erramun ez aldezu
Trago bat egin?
-Gorrak saldutzen duen
Ardua balitz bai.
|