inprimatu
Ukullutik ojuka
Izenburua:
Ukullutik ojuka
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
548

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ukullutik ojuka

 

Iraola, V.

 

 -Mutill, zer diabru zaik

 gaur iri pasatzen,

 ez aldek illunbetan

 ojurikan aitzen?

 -¿Zer du, orla bullaka?

 ¿Zer du, orren zakar?

 -Krisellu bat ekartzak

 sukaldetik azkar;

 ¡agudo, egin gabe

 orrenbeste jardun!

 -¿Dukenaen bat aldago

 estutua aurdun?

 -Ez niyon ekarri nai

 argiya lenago?

 -Mutill, gaur beintzat ondo

 jarduneko ago.

 Mandua aritu dek

 dir-dar ostikoka,

 arrapatzen zuena

 gusto aundiz joka;

 Argatikan naidiat

 egitia argi,

 ikusteko lo duben

 pareta edo ni.

 


inprimatu