Txantxangorriya
Iraola, Biktoriano
¿Nork ezagutzen eztu lur ontan
¿nork? gure txantxangorriya,
jostallu eziñ egona eta
bide txokoko txoriya?
Kaxko biribill, begi argiyak,
moko me txorrotx txikiya,
berde gorrixta, eta petxuba
luma fiñ gorriz jantziya,
purruxtakako egalari-ta
gañera xaltalariya.
2
Goiz-goiz jaiki ta artian ondo
zabaldu gabe eguna,
agur egiñaz au da xaltoka
bideratutzen zaiguna,
fiyatuba ta graziz betia
xanko-beltx txukun-txukuna,
baserriyetan nola kalian
danak maitatzen deguna;
gure lurreko adiskidia,
urte guziko laguna.
3
Txori txikiya arbol-gañetik
jatxi baña len larrera,
ikusiko da xalapartaka
nola beetzen dan lurrera;
josta moduan altxatu ere
lar-punta baten gañera,
bidez eltxorik arkitzen badu
kolpe tiriaz aidera,
purruxtan gero sartzen dan arle
erreka-txulo baiera.
4
Ez dira aitzen mendi-gañetan
lengo irrintzi zantzuak,
baizikan aize txistuak eta
kazkarabar erasuak;
bakar-bakarrik alaitzen ditu
zelai, borda ta basuak;
txori berritxu petxuu gorriyen
kantatxo xamur goxuak,
kanpo guziya atseginduaz
pasiaz negu osuak.
5
Udaberriyan azaldutzian
kukuak euskal-mendira,
ku ku egiñaz beren arraultzaz
katibatutzen ezdira;
eztakit nola biltzen dituzten
txantxangorriyen kabira;
eta umiak ama on arrek
ateratzian argira,
eskergabiak etxien jabe
ondorek egiten dira.
6
Beldur aundiko negu beltzian
elurte gogor ayetan,
txori leyala inguratzen da
edozein etxe txarretan,
janari billa añ fiyatuba
sarturik estalpietan;
katu zitalak nola egoten
diraden erne txeletan,
lan erortzen da inozentia,
beraren atzaparretan!
7
Beren sarrera egiten dute
urtero Apirillian,
kontentu eta alai kantari
guztiko talde luzian;
azaltzen dira eguzkiyaren,
argiyen gisa, goizian;
orrengatikan eiztari batek
txori leyal au iltzian,
esan liteke penik ez dala
artzen añ biyotz otzian.
8
Negu goiz batez txori umill au
estrata bide txokuan,
arkitu nuen puxtutua ta
etxera eraman nuan;
esne epelez argal gaixua
zerbait piztu zan orduan,
utzi ta joan zan pozez kantari
txori librien moduan...
¡ta zeñek daki zeramazkiyen
esker on ayek petxuan!