¡Tristia!
Iraola, V.
¿Eskuchotik eldu ta
eskalletan bera,
pastel bana eman ta
etzera atera,
nere Julitarekiñ
lenago kalera,
eskolik ez dalako
anchen jostatzera?
¿Non dezu aizpachua?
¿non ibildu zera?...
¿eztakizula non dan
esanaz onera,
zatoz zure amaren,
begiyen aurrera?
¡Jesus amoriyua;
¡Jesus biyotz-bera,
zu nere doloriaz
kupitzen bazera,
arren bildu nazazu
aurchua echera...
-Amacho ¿nola beste
denda aundiyartan
amoñakiñ gosuak
genituben ñan ñan?
¿Ez aldaki Amacho
nola izan giñan...
¡chupatzekuak ere
badira bada an?
-¡Non ene, non!
-Eztaki,
Piakiñ lenguan,
pastel aundi bat nola
ikusi genduban?
-A! bai; Pepaenian;
¡Zer gauzak goguan
ume berrichu onek
gordetzen dituban.
¿Eta zer?
-Anitacho
aizparen kontuban,
anchen biyak utzita
alkarren onduan,
nere amoñagana
juan nintzan onduan.
Amacho, kulpa denak
eman Anitari,
zergatikan Anitak
esan ziran neri,
ark egingo ziyola
kontu Julitari.
...............
Onla kulpa emanaz
batek bestiari,
ama larritu triste
penaz betiari,
etzizayon aingeru
laztana ageri.
Beltza, zer beltza kulpak
biar duben izan,
guziyak itzulika
juan nai dutenian.
|