inprimatu
Sardiņ duna
Izenburua:
Sardiņ duna
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
La uniķn vascongada.
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
625.zk.
Orrialdea:
2

Sardiņ duna

 

Iraola, V.

 

 Treņero liraiņ abilla beziņ

 alaiten eta airosa

 animaraņo sartutzen dala

 gozoro beraren boza,

 kalian bera kantaridator

 sardiņ don pachandiosa.

 Ontan soldadu buru aundi bat

 euskal lurrian arrotza,

 sardiņ dunari eskeņi diyo

 burlaz eskuko arrosa

 esanaz, atzo bostak ezkero

 miņez dankala biyotza,

 bakarrik arren begizabalak

 sartzen diyotela poza,

 eta gaņera nai zubenian

 ichiko zala ezkontza.

 Etzan batere ikaratiya

 kai-aurreko neska motza,

 berez atzapar luzekua ta

 jeniyoz berriz zorrotza,

 eta echian nola utzitzen

 duten geyenian lotsa,

 nik eznezake esan chestuaz

 astindu ziyon kokotza,

 baņa entzun zan momentu artan

 masalleko baten otsa,

 eta lurrian an zebilkiten

 atraka-puchetan rosa.

 


inprimatu