Santa Kataliñako zubiyan
Iraola, V.
-Isidro, onezkero
bi ordu badira
atentsiyoz putsura
zaudela bagira.
Isokiyak kontatzen
altzaude zu orla?...
¿badakizu itsaso
gogorra dagola?
Ez badira eskazten
gaur orren indarrak
dantzatu biar ditu
emengo ondarrak.
Begira itsasua
murall artan nola
jo ta chirchillatuba
saltatzen dan gora.
Eta an urrutiyan
ikusten ez dezu
sebera chikiyakin
chalupa bat estu
noiz nai itsas azpiyan
purruztan gordiaz
zer andara daraman
chimistak botiaz...?
Baña orlako triste
Isidro ¿zer dezu?
-Etzauzkat saiyetsetik
kotorra charra zu:
gizona, laja nazu
bestela gaur anbat
egingo det nik beste
egitekoren bat,
nere burubarekiñ....
-(Chuliatzen) geran,
ia zeren ederki
zanbullatzen zeran.
-Ez ori utza, baizik
zanbulla ta ito.
-Ordubanchen Isidro
zure zorrak kito.
-Pozik emendik bera
tirako nintzake...
jaiyetako erropak
ez banekazkike.
|