Petra Chardiņ saltzallia
Iraola, V.
Treņerua kayera,
goizian goiz aldera,
chardiņ preskuarekiņ
sartzen bada:
naiz mototsa zintzillik,
bi saltuan isillik,
lendabiziko Petra
kayian da.
Ekatzu baldecho bat,
baņa ongi betia,
Martiņ, nere maitia,
chestu-ontan;
segiduban kalera,
juan nariyen saltzera,
esnatubaz daudenak
oraindik lotan.
...............
Chardiņ berriyak
bizi biziyak,
chestu ontatik zaizkit juaten;
mokaru goso preskuagorik
Dukiak ere ez du jaten.
Ez da ostaturikan,
artzen ez dubenikan,
udako fruta eder
ontatikan;
ez det ezagutzen nik
gustatzen etzayonik,
bakar bat esateko
oraindikan.
Zartayian prejitzen,
zabal zabal jarriyak
chardiņ berri biziyak
masiyakua;
eta beren mamiya,
gogorra ta loriya,
lupiyarena baņa
gozuagua.
.........
Chardiņ berriyak,
bizi biziyak,
chestu ontatik zaizkit juaten;
mokaro goso preskuagorik
Dukiak ere ez du jaten
Sagardotegiyetan,
goiz eta artsaldetan,
an ere chit ederki
dira jartzen;
brasa bizi biziya,
estalirik guziya,
biatz puntak erriaz
dira artzen.
Eta lenaz emanak
badira bi gatz ale,
nola ez izan zale
ayetara.
Prejitubak, erriak,
zeiņ baņa zeiņ obiak,
gosuak dira alde
denetara.
Chardiņ berriyak, etc.
Oilagor ta eperrak,
dirala chit ederrak,
chiki chikitandik det
adituba:
baņa mokadu fiņa,
chardiņ bizkar urdiņa,
atze aldetik ondo
okertuba.
Arranbarrill gaņian
jarritzian erretzen,
begira irrikitzen
beregana.
Ez da nolanaikua,
alafedetakua,
Galiziyan kapoitzat
jaten dana.
Chardiņ berriyak, etc.
Ara goyan Benita,
cheletaka jarrita,
chokaturikan dago
farrez lertzen:
Ąbaņa begira orri
koloriak zer gorri!
aitatu detalako
zaizkan jartzen.
Oraiņ zubengandikan,
penaz utzirik dana,
nere aurrarengana
nua echera.
Pisoyala churiyak,
badaukazki bustiyak,
mudatu ta bularra
ematera.
Chardiņ berriyak, etc.
|