inprimatu
Paņiku eta Chokorro
Izenburua:
Paņiku eta Chokorro
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
5-6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Paņiku eta Chokorro

 

Iraola, Victoriano

 

 Paņiku ta Chokorro

 biyak aldaroka,

 chit aserre zetozen

 noiz nai alkar joka,

 Chokotikan sagardoz

 ederki nastuta,

 amabirenbat baso

 bakoitzak ustuta.

 Ojuka ta disputan

 nastutubaz ala,

 sebera chikiya ta

 urrutiko kala,

 su-esteko bandatik

 zirala atera,

 itza, pitza ta beti

 jardun ura bera.

 Ordu erdi batian

 aiņ bulla aundiyan

 nola setatzen ziran

 kalien erdiyan,

 zeladore bat onian

 zitzayoten sortu,

 eta lendabiziko

 naiz onian artu,

 aserrerazo zuten

 azkenian oso,

 eta biyak kartzelan

 sartu ditu preso.

 Chokorro konturatu

 zan bezel-bezela,

 batere kulpik gabe

 preso zeukatela,

 asi zan oju eta

 indarrez bullaka,

 zalapartan, deadar

 eta pullankaka.

 Paņiku bildurtuta

 chit moduz esanez

 -ziyon- isillik ago

 Jaunaren izenez,

 bada kartzelerua

 etortzen bazaigu,

 kanpora bigalduko

 giotzik seguru.

 Chokorro nola etzan

 konseju biarrez,

 kartzeleruari chit

 deitubaz indarrez,

 -ziyon-libratu nazak

 diabru ustela,

 zeladorien billa

 juango nak bestela.

 Noizbait aspertu eta

 bi mutillak ontan,

 soseguban gelditu

 ziran biyak lotan.

 Biyaramun goizian

 isill isillikan,

 azeriyaren gisa

 juan ziran andikan,

 burutik oņetara

 ongi freskatuta,

 bakoitzak bi pezeta

 penaz pagatuta.

 


inprimatu