inprimatu
Okullutik ojuka
Izenburua:
Okullutik ojuka
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
256

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Okullutik ojuka

 

Iraola, V.

 

 -¡Mutill, zer diabru zaik

 gaur iri pasatzen,

 ez aldek illunbetan

 ojurikan altzen?

 

 -¿Zer du, orla bultaka?

 ¿Zer du, orren zakar?

 -Krisellubat ekartzak

 sukaldetik azkar;

 ¡agudo; egin gabe

 orranbeste jardun!

 

 -¿Dukesen bat aldago

 estatua aurdun?

 -Ez niyon ekarri nai:

 argiya lenago?

 

 -Mutill, gaur beintzat ondo

 jarduneko ago.

 Mandua aritu dek

 dir-dar ostikoka,

 arrapatzen zuena

 gusto aundiz joka;

 Argatikan naidiat

 egitia argi,

 ikusteko jo daben

 pareta edo ni.

 


inprimatu