Neguaren sarrera
Iraola, V.
Arratz luzeak mindurik
erakutziyaz indarrak,
gorroto bizia laburtutzera
udaren egan ederrak;
ˇeztakazkigu ikusirikan
alai, mendi ta ibarrak,
chinchilik lora izarrak
eta alako atsegintasun
aundiko illunabarrak!
Illargiyaren argi ubalak
tristiak nola laburrak,
diruditela odei tartian
sekendu eta gogortzen ari
diru zelayetan lurrak
an urrutiko basa mortuak;
mendi tantayen muturrak,
eztali eta zuritu ditu
lendabiziko elurrak
Choriyak ere aize aldera
zabaldurikan eguak,
ariń dijuaz igarotuz
ˇeguak eta lagunak;
osto gaberik legor ichuran
makal, lizar ta paguak,
entzunaz ontza itsusiyaren
chiurriyo edo kantuak,
ariyaziyaz nola dakarren
bekoki beltza neguak
żNolatan aztu egun alaitsu
ederrak ala luziak,
eraldi onak itzalpechuan
atsegindurik pasiak?
oraiń dakazki negu zitala
kazkarabar da aisiak,
bultsadan jo ta zatitu nayan
igarrak nola ezizak,
untziyaz gero beartsu triste
urrikarriya gosiak
Arroturikan indartsu zatoz
buruz agitz zutikan
ondatutzera arrantzatzen
dezun guziya pozikan;
gozotasunik gabia zera,
ez dezu ezer onikon,
joan zaite ariń zure bidiani
zuaz aguro ortikan,
arpegi gaisto illun orretan
baldin badezu lotsikan
Etzaitu maite nekazariyak,
ez dizute nai kalian,
itsas gizonak ikaratuak;
egunaz nola gabian;
zorigaiztua dakartzu beti
azaltzen zeradenian,
zuaz gu gandik, zuaz aguro
etorri zeran bidian,
edo goizian zortziyak jo ta
ateratzen dan trenian.
|