inprimatu
Jose Maria Iparragirre
Izenburua:
Jose Maria Iparragirre
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
371-373

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jose Maria Iparragirre

 

Iraola, Victoriano

 

 Zure onran kantari

 Asteko antsiyan,

 Arkitutzen nintzan ni

 Aspaldi guziyan;

 ¡Zer pozik oraiñ ere

 Izkera eztiyan,

 Baneki kantatuko

 Nizuke graziyan,

 Nota kantatzen duben

 Choriyak sasiyan!

 

 ¿Nola, nola kantatu

 Ai! biyotz gaisuak,

 Itzaliyak badauzka

 Antziñako suak?

 Baña zu goititzeko

 Botarik izuak,

 Bildubaz Aitor zarren

 Itz lagun gozuak...

 ¿Nola ez kanporatu

 Seme argitsuak?

 

 Artzen zendubenean

 Eskuban gitarra,

 ¿Nork neurtzen zuben zure

 Biyotzen indarra?

 Zu izandu zerade

 Euskaldun bakarra,

 Piztutzen zendubena

 Pechuban su-garra,

 Zeruraño goitubaz

 Euskal-izkuntz zarra.

 

 Soñu samur eztiyak,

 Gozozko izkera,

 Argiratutzen mancha

 Gabeko euskera;

 Beti pregoitzen orri

 Batetik bestera,

 Oiturak ez zitzaten

 Botatu lurpera,

 ¡Orla, Iparragirre,

 ¡Orla, izan zera!

 

 Orla kantatu dezu

 Frankotan erriyan,

 Baserrichoan eta

 Zelai ageriyan;

 Aingerubak bezela

 Chit modu eztiyan,

 Orla loretegiyan,

 Orrela mendiyan,

 Eta arbol ostotsu,

 Galanten azpiyan.

 

 Entzuten ziran ibai

 Garbiyen onean,

 Mendi goitsu atsegiñ

 Tantayen gañean;

 Izkuntz garbi aberats

 Samur ederrean,

 Berritutzen zirala

 Arkaitz utsunean,

 Euskalduna kantari

 Asitzen zanean.

 

 ¿Zergatik jaisten ziran

 Isilka piztiyak?

 ¿Zergatik arkumeak

 Eta egaztiyak?

 ¿Mendi gañetan zeuden

 Chori izutiyak

 Aiñ presaz, aiñ aguro

 Leyatzen guziyak?...

 ¡Entzutiatik zure

 Soñu pozgarriyak!

 

 Basoan, soroan ta

 Zelai chaboletan,

 ¡Zer gogoz entzuten zan

 Leku guziyetan!

 ¿Eta nola ez maite

 Euskal-erriyetan,

 Laztantzen dan bezela

 Untza paretetan,

 Laztandutzen baziñan

 Gure biyotzetan?

 

 Eta gau isilletan

 Landecho batera,

 Ateratzen baziñan

 Zerbait kantatzera;

 Aizecho gozotsuak

 Bultziaz aurrera,

 Itz gozo garbiyayek

 Gure ibarrera,

 ¡Zer legun sartzen ziran

 Gero biyotzera!

 

 Urrechuko semea

 Astian kantatzen,

 ¿Zeiñ etzuben poz arrek

 Laister choratutzen?

 Saroyetik mendira

 Ziran igarotzen,

 Gero odol pisuak

 Urratu ta zuzen,

 Zeru ederreraño

 Ziran allegatzen.

 

 Ala euskal-izkuntza

 Zeruraturikan,

 Arkitzen omen dira

 Oraiñ pozturikan;

 Argatik aingerubak

 Diyote goitikan,

 Eztutela kanta nai

 Ezer besterikan,

 Gernikako arbolen

 Kantuba baizikan.

 

 ¿Eta entzunik kantu

 Eder goitarrena,

 Nola ezta sartuko

 Pechuban barrena?

 Au da euskaldunentzat

 Soñu ederrena,

 Ziñez pake santuba

 Eskatzen dubena,

 Eta aingeruchoak

 Kantatzen dutena.

 

 Zuk illundu dituzu

 Lengo kantariyak,

 Azpiratu ta laja

 Mantuz estaliyak;

 Zure izkuntza galai

 Eder ta argiyak,

 ¡Zure pentsamentubak!

 ¡Zure itz garbiyak!

 ¿Nola aztuko ditu

 Euskaldun-erriyak?

 

 Kantatutzen dituzte

 Euskal-erriyetan,

 Frantziyan, Amerikan,

 Leku guztiyetan;

 Baita artzayak ere

 Beren chaboletan,

 Ugarotarrak berriz

 Ontzi ederretan,

 Eta nekazariyak

 Soro zabaletan.

 

 Nola loriak duten

 Intza maitiena,

 Nola lur egarriyak

 Euri jasarena;

 Ala euskaldun denak

 Goitzen dituztena,

 Dira arbol santua

 Ta zure izena,

 Orla pagatutzeko

 Zor bat zizutena.

 

 Zuk merezi bezela

 Gero alchatu zan,

 Tallua, Billarreal

 Urrechuko plazan;

 Zu onratziagatik,

 Zure alabantzan,

 "Oroitzeko euskaldun

 Argiyura zer zan,

 Eta kondairak gero

 Ongi gorde dezan."

 


inprimatu