Au lana!
Iraola, V.
Ni, zure begi zabaletara
jarri nintzala begira,
geyen geyena jo zagun eta
bost illabete ezdira;
kontentu zure eche atayan
nik ezdakit zenbat jira
eman ditudan, bada aiñ zuzen
pechuben erdi ezdira,
sartu ta senti asi ninduzun
golpez alako mugira,
geroztik poz ta samintasunak
bertan burrukatzen dira.
Chori chikiya egatutzian
alien billa garira,
alako pozez aliarekiñ
ezta jiratzen kabira,
nola ni juaten nintzan zu gana
San Juan Chikiko zubira,
errekachora, zelaira eta
beyak biltzera mendira.
Eta illuna barrian ñoiz
Archuriko iturrira,
nere begiyak josirik zure
arpegi zuri gorrira
ariñ pasias bide illuna
begi beltz oyen argira,
ala jiratzen giñan kontentu
zuben basarri churira.
Oraiñ ezkontzen jolas gayoyek
ziñez esanak badira,
zuk badakizu oyek neretzat
kontu estubak baitira.
Alare trantze orren meriyo
gaur nere biyotz erira,
ainbesteraño sartu dirazu
zure ganuzko kupira,
non ezkonduko nitzaken pozik
emendikan egun bira,
eta aiñ ziñez esaten dizut
eznuke izango mira...
lendabiziko egunen giza.
beste guziyak balira.