inprimatu
Artzain... XXIII. Errepublika
Izenburua:
Artzain... XXIII. Errepublika
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1170.zk.
Orrialdea:
4

Artzain beltcharen neurthitzak. Alegiak (XXIII. Errepublika)

 

Zalduby

 

 I

 

 Erreg'Emperadore et'Errepublika

 Chuchen, makhur, nahaste, zenbat itzulika!

 Ai, ai, ai! mutilla, zenbat itzulika!

 

 2

 

 Gobernamenduetan zoin da zuzenena?

 Ethorkiz, legez eta obraz hala dena.

 Ai, ai, ai! mutilla, obraz hala dena.

 

 3

 

 Errepublika onik othe daite nihun?

 Baietz, diote; bainan nekhez eta urrun.

 Ai, ai, ai! mutilla, nekhez eta urrun.

 

 4

 

 Frantses Errepublika zer den orai guziz,

 Kanta zezakeiagu, berak erakutsiz.

 Ai, ai, ai! mutilla, bera erakutsiz.

 

 5

 

 Liberté, égalité, eta Fraternité

 Ah! hiru gezur hoiek egiak balite!

 Ai, ai, ai! mutilla, egiak hblite!

 

 6

 

 Lehengo demboretan errege batto zen.

 Orai denak errege; hori duk hoi zuzen!

 Ai, ai, ai! mutilla, hori duk hoi zuzen!

 

 7

 

 Ni ere errege naiz, bainan ez aisian ;

 Bertzeak gainian eta ni bethi azpian.

 Ai, ai, ai! mutilla, ni bethi azpian.

 

 8

 

 Guziak kargu gose, eta nausi nahi;

 Hau duk, Errepublika: hi khen eta jar ni.

 Ai, ai, ai! mutilla, hi khen eta jar ni.

 

 9

 

 Karguak ziren lehen goratik jin gauzak,

 Ematen ditik orai ziri baten bozak.

 Ai, ai, ai! mutilla, ziri baten bozak.

 

 10

 

 Podoreduna lehen handi behar zuan;

 Orai ttiki'ta tcharrak nausi tuk multzuan.

 Ai, ai, ai! mutilla, nausi tuk multzuan.

 

 11

 

 Hainbertzek bizi nahiz gure zergen gostuz,

 Oro bethe zaizkiguk karguz et'empleguz.

 Ai, ai, ai! mutilla, karguz et'empleguz.

 

 12

 

 Oro soldado eta jende eskolatu...

 Nork beharko dik gero haintzurrari lotu?

 Ai, ai, ai! mutilla, haintzurrari lotu.

 

 13

 

 Ez gaituk nihoiz izan hoin tinko estekan,

 Ez eta biphilduak hoin murritz errekan.

 Ai, ai, ai! mutilla, hoin murritz errekan.

 

 14

 

 Lehengo gobernuez errenkura hintzen!

 Orai, mutilla, orai, ikhasak bizitzen.

 Ai, ai, ai! mutilla, ikhasak bizitzen.

 

 15

 

 Alferromes, Kochkarin, Krakestu, Triparno,

 Hauk beren jiten dire errepublikano,

 Ai, ai, ai! mutilla, errepublikano.

 

 16

 

 Errepublikanoa, arim' eta gorphutz,

 Lehen lehenetarik da Kadet Astoputz,

 Ai, ai, ai! mutilla, da Kadet Astoputz.

 

 17

 

 Kadet Astoputz lehen mezara zabilan ;

 Oari aphezei gerlan omen du aski lan,

 Ai, ai, ai! mutilla, omen du aski lan,

 

 18

 

 Lanbide hitskoari, Kadet, lotu haiz to;

 Ez hinte hola ibil, ez bahintz hoin asto.

 Ai, ai, ai! mutilla, ez bahintz hoin asto.

 

 19

 

 Kadet Astoputz horrek, asko herrietan,

 Halere badaduzka denak ikharetan,

 Ai, ai, ai! mutilla, denak ikharetan.

 

 20

 

 Framazon, arnegatu, zirtzil eta judu,

 Guzien buruzagi horiek ditugu.

 Ai, ai, ai! muttila, horiek ditugu.

 

 21

 

 Jainko legerik gabe, leg'egile berak...

 Holakoz ziren lehen bethetzen galerak.

 Ai, ai, ai! mutilla, bethetzen galerak.

 

 22

 

 Ohoinak ere berdin, biderat atheraz,

 Lege egile dituk, indar nausi beraz.

 Ai, ai ai! mutilla, indar nausi beraz.

 

 23

 

 Jainkorikan ez balin, ez duk ez gizonik

 Gizonari zuzenez deus mana lironik,

 Ai, ai, ai! mutilla, deus mana lironik.

 

 24

 

 Errepublika dela gobernu zuhurra,

 Guzien ontasuna; oi! hori gezurra!

 Ai, ai, ai! mutill, hori gezurra!

 

 25

 

 Zer-nahi haizu nahiz, berentzat lehenik,

 Erlisioneari dire aiherrenik.

 Ai, ai, ai! muttila, dire aiherrenik.

 

 26

 

 Eskolan eman ditek Jainkoa debeku;

 Oraiche gure haurrek behaitek abretu.

 Ai, ai, ai! mutila behaitek abretu.

 

 27

 

 Holakoen eskolak sinhets baginetza,

 Legerik ez nausirik ez lukek guretza.

 Ai, ai, ai! mutilla, ez lukek guretza.

 

 28

 

 Arrotzak ditiagu gure umen jabe;

 Gero izanen gaituk gurerik deus gabe.

 Ai, ai, ai! mutilla, gurerik deus gabe.

 

 29

 

 Nihork bererik deus ez, Gobernuak oro:

 Horra zer lege laster duten eman gogo,

 Ai, ai, ai! mutilla, duten eman gogo.

 

 30

 

 Nun dire Eskualdunen lehengo Fueroak?

 Arbasoen parrean gu zer gathiboak!

 Ai, ai, ai! mutilla, gu zer gathiboak!

 

 31

 

 Gure zuzenak oro, alegia deus ez,

 Moztu darozkigute ichilka, gezurrez.

 Ai, ai, ai! mutilla, ichilka gezurrez.

 

 32

 

 Indarra omen dela orai denen nausi;

 Lege zahar guziak horrek ditik hautsi.

 Ai, ai, ai! mutilla, horrek ditik hautsi.

 

 33

 

 Indarra eta bortcha, oi! zer gauza hotzak!

 Horiez ez daitezke bil gure bihotzak.

 Ai, ai, ai! mutilla, bil gure bihotzak.

 

 34

 

 Ez duk gizon ez jende hola laket dena:

 Guziz Eskualdun zainik ez dik den mendrena;

 Ai, ai, ai! mutilla, ez dik den mendrena.

 

 35

 

 Gure eskuara bera galduz bagoazik,

 Ai! nihoiz ez baginik ikhusi arrotsik!

 Ai, ai, ai! mutilla, ikhusi arrotsik!

 


inprimatu