Nere bordatxotik
Basarri
Azkarate ta Atano
-1-
Zuen burruka milloika jendek
ikusi du aurten begiz,
O, Ilario, bizkorra zaude
ankaz, besoz eta gerriz.
Urtebetean palta zendun da
nola egon ez egarriz?
eta burua oztu baņo len
txapela or dezu berriz.
-2-
Gorputza ondo zigorkatuta
ikasi zendun bizitzen,
errezkerian oitutakoak
ezpaitu ola luzitzen.
Ezta erreza zuri jokoa
nolanai irabazitzen,
ogeitabira iritxi arte
eztezulako etsitzen.
-3-
Bi diranean, bat izaten de
beti zerbait gogorrago,
len, orain eta gero ere bai,
ni ortan seguru nego.
Zuretzat ere, Atano maite,
zer esanikan eztago,
zenitun danak emanda gero
ezin eskatu geiago.
-4-
Partidu ortan gerta ziranak
eztauzkagu, ez, aztuak,
asieratik aurretik ziņan,
gero gauzak narrastuak.
Zuri txapela kentzen burutik
azer komeri estuak,
Batzuk bezela izan ezkero
burni antzeko eskuak.
-5-
Eskuak galdu zitzaizkitzun da,
ori zure ondamena,
aurrera joan zan ondoren bizkor
len atzetik zegoena.
Baten sobreak besteak palta,
orrek ematen du pena,
degunarekin konpormatzea,
au da gauzarik onena.
***
Manuel Matxain'i omenaldia
-1-
Iņola mutu ezin egonik
astera nua kantuan,
Matxain maitea ikusten baitet
lenengo begiratuan.
Arrats eder au ezta iritxi
jaunak, berealakuan;
erleak lorategian bezin
pozik gu zure onduan,
eskeintzen zaizun omenaldi au
ondo merezi zenduan!
-2-
O, lagun Matxain, nik galdetzen det:
zuk barren ortan zer dezu?
gure Jainkoak ainbat birtute
batera eman dizkitzu.
Bertso-jartzalle txit egokia;
buruz argi ta jakintsu,
bolarietan lenego mallan,
tokan errege ta maixu,
txalogarririk iņon badago
txalogarria zera zu!
-3-
Danekin lagun, beti paketsu;
irriparra ezpaņetan,
ate gauzak zabal zabalik
zabiltzan leku danetan.
Lanean berriz neurri gabea;
arrigarria benetan!
Etzaitezela aldatu, Matxain,
zuk jarrai zazu orretan,
apaltasuna bezelakorik
ezpaita mundu onetan.
-4-
"Oilagorra'ko" zure lagunak
be-zeukaten borondate,
gaurko billera zure omenez
argatik eratu dute.
Eztakienik iņor badago
laister emango det parte,
Matxain, ondratzen dituzu bapo
zuk Donosti ta Aiete,
euskal oiturak biziko dira
zuk bizirik dezun arte!