Nere bordatxotik
Basarri
Ba-da zarragoa
Gure amonatxoa
etzegon gordean,
Itziartarra ondo
dago edadean.
Urtez ez ditu danak
artuko mendean,
Zarrago bat ba-dago
Bermio aldean.
***
Illabete batzuk
Errez esaten degu
guk eun da bi urte,
Zenbat euri ta aize,
trumoi ta elurte!
Beti ondo izango
ziranik ez uste,
Amaika gorabera
ikusi dituzte.
Naigabe ta atsegin,
sarritan jasoak,
Berdiņ une garratzak
ta une gozoak.
Zuentzat sortu ditu
Basarri'k bertsoak,
Pozez agurtzen ditut
bi amonatxoak.
***
Aizkolarien neurketarik ez
Azkar egiten gera
igo eta jetxi,
Gaitza datorrenean
berriketa gutxi!
Pozaren iturriak
orra bizkor itxi,
Nai genduan ordurik
etzaigu iritxi.
***
Galera aundiak
Or pikardi aundia
izan dute guziz,
Errukitu gindezke
okerrak ikusiz.
Joka gaitezen beti
kristau kontzientziz,
Ez gaitezela poztu
besteren desgraziz.
***
Argalak geralako
auxe komeria!
Ezin aserik gabiltz
diru egarria.
Bizio txar batera
dago eroria,
Gaxo bat bezelatsu
da jokolaria.
Obe da griņa txarrak
alde bat lagata,
Ibiltzea kontuak
ondo aterata.
Bizimodua berez
naiko latza da-ta,
Jokozko biziotik
Jainkoak aparta!
***
Nere iritzia
Ixidro, zu gertatu
zera pikardian,
Jarri zazu marka bat
plazaren erdian.
Ustez itzegin dizut
modu egokian,
Ori egingo nuke
nik zure tokian.
|