Nere bordatxotik
Basarri
Pernando Amezketarra
Diru zar orren ondoren gabiltz
guziok zoramenean.
Beste gauzarik ezta entzuten
beintzat gaurko egunean.
Beartsu batek eztauka lotsik
bestien aldamenean.
Guziak utsik joaten baitira
ordea datorrenean.
***
Amezketa'ko seme bizkorra
arrigarria izan da,
Lazo ugari jarriagatik
iñoiz erortzen etzan da.
Listoak bapo tontotzen zitun
itzak egoki esanda,
Berezko argitasuna zuen
gure Jainkoak emanda.
***
Ondo agirian dago
errenta nerea,
Kantuz eztet nik sartzen
poltsara urrea.
Ezta errotan ere
karga laborea;
agirian dago, bada
naizela pobrea.
Gauza gutxi daukat nik
etxean gordea,
detenarekin pasa
eiten naiz ordea.
***
Bertsolari ta artzaia zana
gogoz nai degu goraldu,
Gure izkuntza maitagarriak
Pernando asko bear du.
Al dezularik, agorran seian,
zu ere aruntz azaldu.
Amezketan an izango gera
gure Jainkoak nai badu.