Nere bordatxotik
Basarri
"Iruntxiberri"
Erlojua zan garbi
erakusten zuna,
Zuri kontra gogorren
egiten zizuna.
Etzendun izan nunbait
gustoko eguna,
oker aunditxoa da
atera zenduna
***
Begiratuagatik
sarritan lurrera,
nai ¨ezin azkar eziņ
jun ziņan aurrera.
Bakoitzari berea
emanzale gera,
izan zendun segundo
batzuren galera,
***
Aldaz
Ondo jokatuarren
ankez eta buruz,
lana egin bearra
zendukazun erruz.
Tankera eman nizun
begira egonduz,
etziņala irixten
iņolako moduz.
Artu zenitun lanak
oso ziran latzak,
segi egiten baitu
erloju orratzak.
Sarri eztu balio
intentzio utsak,
egun danak berdiņak
eztitu gorputzak.
***
33 segundoren aldea
Atzerapen aundiak
eztu esperantzik,
ortatik ezpaidator
etsipena baizik.
¨Nola egingo zendun
uste zendun gauzik
uso baten gisara
egan asi ezik?
***
Lima'ko ezbearrak
Ba-dakit jolas oiek
gaur indar dutela,
gaztediak onikan
eztauka bestela
Guk obe degu segi
lenago bezela,
nai badute astotzat
artu gaitzatela.
Lima'ko gertaerak
neurriz kanpozkoak,
guretzako etziran
oso gogozkoak.
Tartean bear dute
mando ta astoak,
izan gaitezen beintzat
errespetuzkoak.
|