Nere bordatxotik
Basarri
Euskaldunak Ameriketara (Gaztelu'k)
Amerika'ra asko dijoaz
banaka edo biņaka,
Okupazio gabetandikan
bai omen daude millaka.
Pello an ere urte batzatan
an ibilla jiraka.
Tabakorikan etzuenean
pipa utsari tiraka.
***
Pello Errota'ri
Pello Errota sartu gabeko
taberna edo fondikan,
Agian izan diteke baņa
eztet pentsatzen danikan.
Ameriketan izan ziņala
gogoan det oraindikan,
Diru gutxiko "indianoa"
etorri ziņan andikan.
***
Otaņo'k Arjentina'tik
Kapea artutzen det
egunen bi aldiz,
Baita pasiature
nai danean zaldiz.
Jan edanan paltik ez,
osasuna berriz....
Azer bizimodua
Donostian balitz!
***
Txabol ondoko "ombu" laztana,
maitatzen zaitut gogotik,
Eta biotza erdibitzen zait
jutean zure ondotik.
Nere burura ekartzen dezun
oroimen gozoagatik,
zure itsura nai det ikusi,
eztizut eskatzen prutik,
Ni emen bizi naizen artean
Arren! egon zaite zutik!
***
Nere lagunik maitatuena
"Ombu" laztana zu zera.
Argatik nator zure kolkora
ni makoak ixurtzera.
Iruditurik naramazula
atariko intxaurpera...
beti izango zaitut gogoan
baņa jun nai det ostera,
Euskal lurreko zuaizpe artan
nere ezurrak uztera.