Nere bordatxotik
Basarri
Lasarte bertsolaria
Bertsolariok zorra diogu
bein sortu giņan lurrari,
Eta ditugun almen guziak
eskeņi bear berari.
Txori bizkorra mutu gendukan
miņaren mende ain eri,
Zabaldu bitza egoak eta
asi dedilla kantari.
***
Toki berezia
Ara zer diran iņoiz
gertatzen diranak,
Zezen indartsu oiek
egindako lanak.
Oiegana juteko
gaztien apanak,
Ederki pagatzen du
dexkuidatzen danak.
Sarritan izaten da
zerbait nobedade,
Pamiliak utziaz
negarraren mende.
Nola ibili leiken
pentsatuaz gaude,
Bizia arrixkatzen
motiborik gabe.
Zezenaren aurrera
erdi zoraturtk,
Beren sasoi ederra
ezin domaturik.
Trago batzuk eginda
barrena pizturik,
Gazteak ez ikusten
nunbait arrixkurik
Kolpe zakarrak eta
eriotz tristeak,
Butzuk bezela gerta
ditezke besteak,
Nola penik eman ez
ori ikusteak?
Beste moduz jolastu
ditezke gazteak.
Aruntz juten bazera
biar edo etzi,
Zer arrixku daukazun
pentsa lendabizi
Zezenari al bada
***
Bazterrik bazter or gabiltza ta
ondo gaude antz emanik,
Ez gero pentsa ikusitakoz
konturatzen ez geranik.
Alperrikako tokian iņork
zertan egingo du lanik,
Gipuzku maite, eztirudizu
lengo Gipuzku, zeranik.
***
San Fermiņak
berekasa utzi,
Animali oiekin
berriketa gutxi.
Zentzuņik etzazuka
anketara bota,
Buruz jokatuarren
naiko lan dago-ta.
Burrukan egin gabe
zezenaren kontra,
Zenbat urte dauzkagu
geienera jota?
|