Geure mixiolariak
Basarri
Orra or gure anai maiteak
agurka biotz sendoaz
beren guraso ta senidien
negar malkoak itoaz.
Danok Jabe batdegula jakin
ta oroituz gerokoaz,
illunpe beltzez dauden arimak
argitutzera dijoaz.
Jesus gureak etzuen egin
iñoiz txantxetako itzik
«Lurbira dana korri zazute»
izan gabetan zalantzik.
Ni ezagutu gabe ez dedilla
gelditu zuri ta beltzik
Mixiolari laungoikozko oiek
ez dute beste ametsik.