Gazte denboran neska bati
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
1
Zorionean egin nuen nik
Sara errira bixita,
ta txoraturik gelditu nintzan,
damatxo bat ikusita.
Zu goraltzeko ez daukat itzik,
o biotzeko Klarita,
ain zera biotz-ikuitzallea,
ene, ain zera polita!
2
Gorputz liraņa, begi argia,
irriparra ezpaņetan,
urretxindorra kantari beziņ
alaia zera izketa.
Orren urruti bizi bearrak
ez nauka nere onetan,
zugan pentsatzen nago ni beti
egunez eta gabetan.
3
Emakumeak lore bezala
artu ditzagun autrena,
ta goazen danok beroiek dauden
baratzatxoan barrena.
Danak usaintsu, guri ta mardul,
au begien zoramena,
baņan neretzat zu dan-danetan
krabeliņik ederrena.
4
Nere begiak arpegi ori
sarri nai dute aurrean,
soņez urruti banago ere gogoz
or nazu urrean.
Mundu onetan bearko degu
nork daki zenbait urtean...
Nik zu gogoan izango zaitut
arnasa dedan artean.