Dana goraka
Eizmendi, Iņaki
Au da arranekeria, jaunak,
dana goraka dijoa,
ez da jolasa zernaitarako
bear dan diru pilloa.
Beldur giņan da gasolina da
prezioz gora igoa,
lendik merkea ezpazan ere
orain garestiagoa.
Ai, Automobil Enpresa oiek
ezin ditezke alaitu,
erreztasunak bear ziran da
zailtasunak ugaritu.
Irabaziak lenean eta
gasolina garestitu,
len sobratuta pillan daudenak
zeiņek erosiko ditu.
|