Bete-betean oraintxe gaude
Eixmendi, Iņaki
Bete-betean oraintxe gaude
anaiok; udazkenean,
len berde ziran zugaitz ostoak
txit oritu diranean.
Mendiak zuriz jantzi zaizkigu
ordua eldu danean,
gaur azaroak azkena du-ta
negua degu gaņean!
Eguzki, euri, txingor ta elur,
danak maite zaituztegu,
jaio ezkeroz zuek ikusten
ondo oituak gaude gu.
Ala komeni zaigu danori:
argatik eskatzen degu,
egin dezala udan udara,
ta gero neguan negu.
Elur zuriak mendi gaņean
artua du bere mailla
euri, aize ta trumoi-tximixta,
laister azer ixkanbilla!
Zuen zaindari San Andres ona
pixkat erruk! dedilla,
ta mutilzarrok asi zaitezte
berogarriaren billa.