Lagunt eta maita
Bordazarre, Pierre (Etxahun, Etxaun Iruri)
1
En gogoa kantüz, piñada horien artian,
Lagunt eta Maita heben beita, Mont-de-Marsan-en saldoan,
Bere Presidenta denen bürü, bipil-bipila trionfan,
Zeren eüskaldün arbolak beitü herroa ere Landetan.
2
Agur deneri, adixkidiak, agur bihotzan erditik,
Lekü arrotz batian beikira, baztertürik sor-lekütik;
Bena jakin-eta berri bona, jinik girade gogotik,
Eüskal Batarzün eder bat heben bazüniela sortürik.
3
Ontsa eraiki behar diizie zien heur sortb-berria,
Bestek bezala merexi beitü handitzia, zahartzia;
Gük hitzemaiten dereiziegü, probintzia aizo bezala,
Lagunt eta Maita'k sekülakoz, aurhide hunen lagüntza.
4
Zure mintzaldi ederrantako, Jeun Kalonje Salaberry,
Nik esker-mila erranen deizüt, izan beita hunkigarri;
Ber gisan ere rosiñoleta, Andere Gaye-Etchegorry,
ĞAve Mariağ ez otoi ahatz, sobera zen xarmagarri!
5
Mont-de-Marsan-eko Etchebarne, ta gur Pau-eko hori,
Bi ĞEtchebarneğ dütükegüno, ez gira kanpo etxeti;
Zien saille biirü zazie, eskik emanez algarri,
Bi probintzietako Eskaldiinak, gira zien zerbütxari!