inprimatu
Gregoire Eppherre zenari
Izenburua:
Gregoire Eppherre zenari
Sinadura:
Bordazarre, Pierre (Etxahun, Etxahun Iruri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bordazarre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1277.zk.
Orrialdea:
5

Gregorie Eppherre zenari

 

Bordazarre, Pierre (Etxahun, Etxaun Iruri)

 

 1

 

 BI ebi erauntsiren artetik, ekhi leiñhürü trixte bat;

 Eliza mükürika beterik, zeremonia bat perfeita;

 Eliza heipin orano jente, barnen lekürik ez beita;

 Mündü ozte bat, meta bat lili: Gregoi, zihaur zinen falta.

 

 2

 

 Sortü güziek`zorretan dügü, goiz edo berant hiltzia.

 Hori izan da eta izanen ororen eginbidia;

 Hargatik, Gregoi, gogor ziküzü zure hola ikustia,

 Zure adinik ederrenian zentürik, zer trixtezia!

 

 3

 

 Gazte-gaztetik, ait'eta amek untsa züntien gidatü,

 Aphaltarzüna, leialtarzüna, zure goguan lantatü;

 Geroztik zunbati ez dütüzü bertüte horik hedatü?

 Damürik botz balius argi hori goizegi beita ixiltü.

 

 4

 

 Sortürik zinen, ümilki dener zerbütxü hun egiteko;

 Zure plazera zen lagüntza bat beharrünant orontako;

 Zure bihotza zabalik züzün Eskualdün orontako;

 Aski ofritüz eritü zaizü, traditü zütü betiko.

 

 5

 

 Zure zaiñetan odol bero bat eta herrotik Eskualdün.

 Bazter güzitan hedatzen zinen, zerbütxaria fededün.

 Uskara xotil goxo bateki, üsü gureki züntügün.

 A! Ikus ahal zinioke egün zunbat bazünian lagün!

 

 6

 

 Eskualdün Orna sakratürik zen, ta haren direnak güdükan.

 Zunbat aldiz aipatü dütüzü saminki phedikietan.

 Bakian zira, eliz'onduan, jauregi zahar gaiñ hortan.

 Ait'et'ameki lur sakratian, lo zite haren besuetan.

 

 7

 

 A! Gregoi, zütarik berheztiak egiten dü hanitx phena.

 Ziberuak zureki galtzen dü süstengürik beruena,

 Mauleko ikastolarek ere here artzaiñ baliusena,

 Guk, Pau-eko EskualdUnek aldiz, adixkiderik hobena.

 

 8

 

 ĞLagünt-eta-Maitağ-tik jin gira Altzükü-ra zunbait lagün,

 Zuri azken adiuen egitera, haiñ beste malte züntügün;

 Etsenplü ederrik üzten deiküzü, ohart etxeki ditzagün

 Xotiltarzüna, leialtarzüna, oso direla üskaldün.


inprimatu