inprimatu
Agur Ziberoua
Izenburua:
Agur Ziberoua
Sinadura:
Bordazarre, Pierre (Etxahun, Etxahun Iruri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bordazarre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
50.zk.
Orrialdea:
4

Agur Ziberoua

 

Etchahoun Irourikouak

 

 1er Couplet

 

 Sor lekhia utzurik, gazte nintzalarik,

 Parisen sarthu nintzan, korajez betherik:

 Plazerez gose eta burian harturik:

 Behar niala alagera bizi,

 Bostetan geroztik,

 Nigar egiten dit

 Ziberoua, zouri!

 

 Refrain

 

 Agour, Ziberoua,

 Bazter guzietako, chokhorik ejerrena!

 Agour, Atharratze!

 Zouri ditit arnetsik gochouenak:

 Bihotzan erditik

 Bostetan eikhi deitadazut hasperena.

 Zu utziz geroztik,

 Bizi niz trichterik,

 Abandonaturik,

 Ez beita hrririk,

 Parise ez besterik,

 Zu bezalakorik.

 

 2ème couplet

 

 Palazio ederretan, gira alojatzen

 Eta segur goratik, aide freska hartzen!

 Gain behera sogniik, beizait uduritzen

 Orhi gagnen, nizala agitzen:

 Bena ez dira heben

 Bazterrak berdatzen,

 Choriak khantatzen!

 

 3ème couplet

 

 Ametsa, lagun nezak, ni Atharratzerat,

 Ene azken egonen, han igaraitera,

 Orhiko tchoriaren khantan behatzera!

 Pharka ditzan, nik egin nigarraak.

 Hots, ziberotarrak,

 Aitzinian gora

 Aitzinian gora

 Eskualdun bandera!

 


inprimatu