Donapaule-ko jendarmak...
Borda, Itxaro
1
Batzuk handizki berek deitua Euskadiko erregina
Donapaule da hiri ederra Nafarrari galdegina
Baina lehengo botere hura zaio airez aldegina
Neguan gure ta gero udan kanpotiarren egina...
3
Astean behin mehe itea ez da izan bekatua
Elizak eta aferek dute ageri bat finkatua:
Nekezaria bakarrik doa dretxoa debekatua
Ostiraletan gertatzen dela Donapaleun merkatua!
4
Ebaslearen aurkitzerako, gaztigatzeko mozkorra
Hain da merkatu emendatua nun ordrea zaion zorra:
Ikusten dira hiru jendarma, soa betitik gogorra
Batto luzea, bestea lodi eta azkena konkorra...
5
Aitortuko dut ostirale goiz hartan bestetan bezala
Oto berean familia're merkaturat naramala,
Ahate kume ta arroltzeak deskargaturik berhala
Karrika bazter debekatuan amanda bildu dutala...
6
Aita utzirik axuriekin nerekln hor nuen ama
Bazakien bai Donapauleko jendarma handien fama!
Eta nik «pare-brise»-ean paper hori loturik zer asma?
«Ez, ez da deusik ama lasaitu baizik zerbait erreklama»,
7
Amanda baten biltzea segur gerta daiteke deneri
Bai zaharrari, bai emazteri eta berdin gizoneri
Handier edo ttipier ere munduko abileneri
Sekulan ukan ez duenak gaur botatu harria neri...
8
Erran dautate: «Ez hola egon, behar duzu ezeztatu
Gure herrian badago aski senator ta deputatu!»
Pentsatu nuen somatxo hori hobe nuela pagatu
Ezinez eta gero gizontto horiendako bozkatu...
9
Donapaule da hiri ederra jendarmak ditu bakarrak
Urrun emaiten baititu beti lan ontsa inaren karrak
Merkaturako bidean ordre itxurak dira beharrak
Ostiraleko zapaldurikan doaz moltsak ta bizkarrak.