Bertso berriak
Borda, Itxaro
1
Bertso berriak noa orain kantatzera
guzieri egia gora erraitera:
hemen jarririk nago gibela minbera
ez jakin nola zikin eskolan papera
auhertziri higatuz besten arabera!
2
Auhertziri higatuz hori da itxura
lagunek erakusten dautate ardura:
bainan etzaiteztela gaurkoan lillura
aitamek ez bainaute ekarri mundura
beti bili nadin lanaren mentura...
3
Nekaturik gizonak hiltzen banan-bana
kabiar erosi ta hor xanpaña mana:
aberats horiek ez nezaten engana
sakeletan badaukat arrazoin andana;
lehenik ez dela nik asmatua lana...
4
Matematik orduan ohi den bezela
diote ni bertsotan aritzen naizela;
ez dut nehoiz egiten eskolan horrela
eta batzuek egun jakin dezatela
erraiten duten hori gezur hutsa dela!
5
Jaz «zero» bildu eta aurten ostikoa,
trufa baino gorago solnu betlkoa
egia alor hortan nalz arras flakoa
baina bakoitza baita den bezalakoa
nere gogoa ez da sortu hortakoa...
6
Karkulan arltzean hone hor beldurra
besteak alegera, ni aldiz uzkurra
hertsia senditzen dut bet-betan zintzurra
Jaunak balaut bederen arrestatzen lurra
eta handik igortzen behako samurra...
7
Hona bospasei bertso gaurkoan, berriak
ikasle batez neurtuz zuzen ezarriak.
Hutseginik sobera joan egarriak,
humil hartarik datoz bertso eseriak;
haren lekuko ager ditzala «Herria»-k.