inprimatu
Bai ala ez bi han...
Izenburua:
Bai ala ez bi han...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
907.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bai ala ez bi han...

 

Borda, Itxaro

 

 Ai atsegina, ai hats egina

 hemen ere ginakin

 eregin bidean,

 hats eginez atseginik

 munoz muno, zolaz zola

 ez ginukeela,

 ez baginen gau azalez bi han...

 

 Zioten gezurra hezi zela ura

 -dakitenen malura-

 ikus doan hura;

 ubeldura, ai hel gura

 hezez hez, leizez leize

 gesala gatik

 nehoiz ez ginen azalez bi han...

 

 Zuk neri iduri, nik zuri iduri

 ni beltz eta zu zuri

 ertzeko zurzuri;

 tan liruri, tan liruri

 ahoz aho, lepoz lepo

 azken batean

 ginauden bi, musu galdez bi han...

 

 Gaitzarekin gaitza, ahizpen zuhaitza

 haritz peen ematiza

 agor duten haitza;

 guk axola eme, legun,

 garbiz garbi, argiz argi

 zoramen hontan

 gaudela aintzen itzalez bi han...

 

 Zoramen zoro, gozamen oro;

 gero beroei lotu

 ditugu erroak;

 ahanztearen uretan

 edan dezagun orroituz

 azken batean

 izan gineal hegalez bi han...

 


inprimatu