inprimatu
Arantzazuko amari
Izenburua:
Arantzazuko amari
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1420.zk.
Orrialdea:
5

Arantzazuko amari

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Nere bihotzak duen arnasa ez bait da sekulakoa

 Bizi bidean saiatuko naiz segitzera urrezkoa

 Lurraren hatsa, hatsa delako dugu baitezpadakoa

 Alor zulotan maitatu zaitu aspaldiko Gipuzkoa!

 

 2

 

 Gure lurraren barnean zaude horrelako Arantzazu

 Negarrez nago zuri begira, otoi askatu nezazu!

 Eskualk aidez otoizten zaitut bihotzeko Arantzazu

 Loretxo ere nahar artetik laster ateratu zazu!

 

 3

 

 Euskal-herria arrotzen pean dago ilun nekatua

 Abërtzaleak lurra maitatuz egina du bekatua

 Mintzaira ere gure Euskara digute debekatua

 Gaitz daukatena, bai ama zutaz izan bedi barkatua...

 

 4

 

 Lenago ere Gipuzko hortan ba zagon gerra zibila

 Odol ixurtze eta min asko, gizaren semea hila

 Egun batean artzain ttikiak aditu zuen ezkila

 Ama Birjina ikusi eta abiatu zen haren bila.

 

 5

 

 Arkaitzartean eskaini dute eliza bat ama zuri

 Harrian hartuz merezi duzun edertasunaren neurri

 Giza gaizoen berextasunez duzu ur asko ixuri

 «Bake'gizute» zu egunero deika ari zare guri...

 

 6

 

 Jurge Oteiza artista ez da baina euskaldun profeta

 Lantutzen bait'du harri gogorra, moldatzen iduri zeta

 Jurge Oteiza forma asmatzen zizelakin da adreta

 Eliza hortan sort arazi du gizartearen potreta.

 

 7

 

 Arantzazuko ama, etorri naizu galdez zure gana

 M undu huts hunek nahi gébean ez nezan gero engana

 Nihaur bezala hor otoitzean bada beilari andana

 Ama zerutik dezagun beti gure biziari mana...

 

 8

 

 Zuk lehen laster ixil-arazi zintuen gerra adarrak

 Gaur egun ere zure eskuak xuka ditzala negarrak

 Euskal-herriko zelai menditan ama badira sugarrak

 Ezar oraino askatasunez sekulako irriparrak...

 

 9

 

 Arantzazuko ama maitea zuk ba dakizu bidea

 Hegoan eta iparraldean bait zare denen kidea

 Euskaldunentzat etengabeko argia urruti dea?

 Gaur emaguzu dener argia bai eta eskubidea.


inprimatu