inprimatu
San Simon eta San Juda (Urriak 28) eta gure euskara gizajoa
Izenburua:
San Simon eta San Juda (Urriak 28) eta gure euskara gizajoa
Sinadura:
Bilbao, Jose Ramon (Otaolea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
949.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


San Seimon eta San Juda (Urriak 28) eta gure euskara gizajoa

 

Bilbao, Jose R.

 

 1

 

 EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ-koek

 deia egina digute

 geure botoa eman dezagun

 euskaltzaletasun-truke.

 Hizkuntz kideak kasu eginda

 hala egingo balute

 pozaren pozez sinets ezinik

 burua galduko nuke.

 

 2

 

 Baina lagunak euskarak ez du

 horrenbesteko indarrik

 egi gordina hau bada ere

 inork ez egin negarrik,

 biharramunez jarraikitzeko

 ez da faltako bularrik:

 salbatuko da euskara baina

 geure lanagaz bakarrik.

 

 3

 

 Hizkuntza mailan dauden jarrerak

 ez dira bat be berdinak

 batzuk hor dabiltz gogoz egiten

 ikasteko a(ha)leginak

 ta beste batzuk jakinda ere

 geldik dauzkate mingainak:

 txoriak na(h)i du itsasoratu

 lehorreratu arrainak.

 

 4

 

 Euskarak ez du prestigiorik

 eta hor dago iltzea

 ez bait da na(h)iko dekretu bidez

 eskoletara heltzea.

 Gobernuari dagokio gaur

 kanpaña bati heltzea

 gura ez badu gure hizkuntza

 be(h)inbetirako hiltzea.

 

 5

 

 Ez dut egiten amets handirik

 kanpaña hori dela-ta

 Estatutua boto-garaian

 entzun zen hainbat zarata

 BAI esan eta gure hizkuntza

 egongo zela salbata,

 baina urteak joan neurrian

 hitza bihurtu da kaka.

 

 6

 

 EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ-koak:

 deia da alperrekoa

 euskarak ez du erakarriko

 ia inoren botoa,

 baina ez etsi zeuon lanean

 gaurkoz dea beharrezkoa

 Euskal Herrian euskara bait da

 hizkuntzetan eskekoa.

 


inprimatu