inprimatu
Goizeko zortzietan
Izenburua:
Goizeko zortzietan
Sinadura:
Bilbao, Jose Ramon (Otaolea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
886.zk.
Orrialdea:
34

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Goizeko zortzietan

 

Bilbao, Jose Ramon, (Otaolea)

 

 Goizeko zortzietan

 denok lotan gera

 juerga egin ondoren

 denok buruz bera

 ta hor dator musika

 gu izorratzera:

 ez hobe limonada

 ekarri ohera?

 

 Gauero egiten du

 hemen jarri «martxa»

 txistu jotzen hasi ta

 denon gogoa altxa

 gure txistulariak

 doinu aberatsa:

 esan liteke dela

 benetan tumatxa.

 

 Formalean egiten da

 batera afaldu

 hori amaituz gero

 bihotzak zabaldu

 «kuba» batzu hartzera

 hortikan azaldu:

 garesera joan eta

 itzultzean galdu.

 

 Asteartean genuun

 kristoren pazientzi

 sei pailazo irten ta

 bertsogintzan hasi.

 Aldiz, ostegunean

 genuen ikasi:

 bertsolaria zer den

 orduan ikusi!

 

 Atzoko egunean

 gu korrika hasi

 lehen ba zirudien

 Bidegain nagusi;

 baina tranpa izan zen

 ta zuek ikusi;

 Josuk berak prestatu

 berak irabazi

 

 Egin duen beroa

 nork ezin gogora?

 Segurutik lehertu,

 bagina polbora.

 Aldatu eingo nuke

 tokia gustora:

 datorren urterako

 goazen Polora.

 


inprimatu