inprimatu
Eskerrak Phagola
Izenburua:
Eskerrak Phagola
Sinadura:
Bilbao, Jose Ramon (Otaolea)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bilbao, Jose Ramon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
946.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskerrak Phagola

 

Bilbao, Jose R.

 

 1

 

 Oskaxe bortu ejerrak dauka

 euskaldun bere odola

 hala zainduaz ohiduretan

 bere haurra den Phagola.

 Hark emandako phastual latza

 ezin da ahantz nehola.

 Pozik jakin dut oraindik ere

 Xiberu zutik dagola.

 

 2

 

 Pagolaraino heltu dirade

 euskal probintzia denak

 hala elkartuz anai artean

 bozkario eta penak.

 Pettek bezala jokatzea gaur

 eskatzen du euskal senak.

 Junes Casenave, Roger Idiart

 zorionik beroenak.

 

 3

 

 Junes ta Roger izan dirade

 Petteren burraso finak

 erakutsiaz gure asmoak

 ez diradela ezinak,

 ta Phagolako herri osoak

 egindako ahaleginak

 altxa dituzte Xiberua ta

 Euskadiko ikurrinak.

 

 4

 

 Nahiz herria buru-beharriz

 lotu zitzaion lanari

 gurekilako erraztasunak

 izan zituen ugari.

 Fabian apeza ta Mixel mera

 portatu ziren nabari

 bertso hauetaz igortzen dizket

 eskerrik hanitx biari.

 

 5

 

 Beste phastual bat ematean

 itzuliren naiz berriro

 Phagolan zehar gogoratuaz

 une alaiak astiro.

 Hain herri polit xarmangarria

 nehoiz ezin ahantz niro.

 Xiberuari nire agurra

 apal eta anaikiro.

 


inprimatu