inprimatu
Zahar-gazten parabola
Izenburua:
Zahar-gazten parabola
Sinadura:
Bidegaray, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidegarai, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1507.zk.
Orrialdea:
5

Zahar-gazten parabola

 

Bidegaray, Pierre

 

 1

 

 Primaderan xoriek zer kantu arina

 Zenbat ez du eztitzen xphar bihotz mina

 Gure bizia ez de horrela berdina

 Ideiaz gazte bainan joana adina

 Hobe zaiken miletan sortu ez bagina.

 

 2

 

 Gure gazte denboran bazen igandetan

 Bezperak entzun-eta jendea plazetan

 Gazteak hor pilotan eta lasterretan

 Zaharrak ostetuan gostura kartetan

 Bertsu zenbait emanez elgarri artetan.

 

 3

 

 Herriko besta plazan urtean zen behin

 Nexkatxak ere jiten ziren oinak arin

 zen zadin donado, halaber mutxurdin

 Oro hantxe ginauden zahar ala gordin

 Jostatzen ginen denak balik gabe berdin.

 

 4

 

 Baginauden b,i xahar berriki karkulan

 Ez gindela «bal»-etan usatu sekulan.

 Orai ezkondu arte nor ez da eskolan

 Gauze frango ikasiz han elgarrekilan

 Burrasoek badute moldatzen gero lan.

 

 5

 

 Iguzkia itzaliz haste ziren penak

 Etxerat behar zen joan utzirik lagunak

 Aita-amak etxean bakarrik egonak

 Gogoan baigintuen beti hek erranek

 «Iluneko bil hunat mutil neska denak!»

 

 6

 

 Zehar ala gaztentzat jin eta iluna

 Anjelusean fini denentzat eguna

 Mode berria nork du ekarria huna

 Asko aldiz zaharrer aditu duguna

 Gauaz ez dela onik, baita debruena.

 

 7

 

 Gure burraso zenak bagintu gurekin

 Zer erran lezaketen nahi nuke jakin

 Ikusiz nexkatxa hoik ezpain gorriekin

 Mutiko batzu aldiz bilo luziekin

 Deubruak irri onik eiten du heiekin.

 

 8

 

 Lehengo denboretan ginauden gazteak

 Herritik jail gabe lanean asteak

 Nor ez gaitu harritzen oral jakiteak

 Gau ilunbean kurri johan ikusteak

 Ez dira griñatuak nola in doteak.

 

 9

 

 Aita ama gaixoak daude ikaretan

 Ikusiz haurrak johan oto ederretan

 Loa arin eginez holako gauetan

 Sartuko diren ontsa beldurra zainetan

 Kausi ditezen bihar pena xangrinetan.


inprimatu