inprimatu
Gure jaun erretorari
Izenburua:
Gure jaun erretorari
Sinadura:
Bidegaray, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidegarai, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1912.zk.
Orrialdea:
5

Gure jaun erretorari

 

Bidegaray, Pierre

 

 1

 

 Agur eta amodio, gure Jaun Erretor ona!

 Bertsutan kantu bat entzun zazu, xahar batek emana.

 Eginen dugu, zure biziaz, bazterretan erreklama,

 Umilki onharturen duzu, apez saindu baten fama.

 

 2

 

 Berrogoi-ta hamar urte ditu, eman zinuela Meza

 Aldarean ez-ziteken itsusi, xuriz bezti apeza!

 Jainko Jaunari, gizon gazteak nasai bai emanbaleza

 Azkar litake lehen bezala orai gure munduan Eliza

 

 3

 

 Jesu-Kristok eman zautzun, urrun juaiteko botere!

 Fama txarrak entzuna gatik, ez zinen beldur batere

 Aita «horien» arropa harturik, partitu zinen halere

 Jaunaren hitzakerein beharzuela, hemen bezala han ere

 

 4

 

 Han eta hem eh, Eskual-Herrian, haurrak tutzu bataiatu

 Jaunaren gorputza eman, bekatuak barkatu,

 Batzu ezkondu, bertzeak sustatu, eta eriak oliatu

 Familietan eta elizan eman otoitzeko gostu.

 

 5

 

 Milesker erranen dugu, gure artzain suharra!

 Egun guziez badu segur, gonbertitzearen beharra.

 Lagunt gaitzazu, zure otoitzez, khen gure bihotzetan

 Herra,

 Zeruko bidean; zuk atxikazu, gazte ala xaharra.


inprimatu