Donoztiriko klika
Bidegaray, Pierre
1
Jainkoak duenian argitu herria
Ordukotz bakotxa zen aiduru jarria
Orok jakina gatik klikaren berria
Nork zuen uste zeta hoin xoragarria
2
Gazte artean zenbait baitziren zaharrak
Hartze dituzte zinez gu denen eskerrak
Adina joan gatik, oraino azkarrak
Harrotu dauzkutela elizan bazterrak.
3
Badute ba dohaina hoinbertze urtetan
Hoberik ez zen nehor han ziren gaztetan
Bainan beldurtzeko da bermatuz artetan
Nagusituko diren ondoko astetan.
4
Aitarekin bi seme nun dire ikusten
Ez zuten segur tropa batere itsusten
Bainan etsenplu on bat herrian emaiten
Badakitela ederki soinuaren joiten.
5
Meza ondoan bazen bil tokian haro
Bazakiten zutela bazkaria gero
Aspaldi huntan zauden bestaren espero
Libertituz bakian elgarrekin oro.
6
Jaun erretora zuten han mahain burian.
Ezagun zuen aise zela omorian
Bere tropa baitzuen dena ingurian
iduri zagoela zeruko lorian.
7
Bazkal ondoan baitzen soinua ezagun
Etzuketen beldurrik, nehorentzat nehun
Nun, nahi,agertzeko;zoin ez ote ziren hun
Joiten zutela airos ozen eta legun.
8
Gure desira zer den dugun denek jakin
Erranen dugu huritan kantuz plazarekin
Gazteak entrenatuz hola, zaharrekin
Klika eder hoi atxik, luzaz elgarrekin.