inprimatu
Donoztirik apez berriari
Izenburua:
Donoztirik apez berriari
Sinadura:
Bidegaray, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidegarai, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1346.zk.
Orrialdea:
5

Donoztirik apez berriari

 

Bidegaray, Pierre

 

 1

 

 Kantatzerat niazu gogoa arinik

 Bertsuen emaiteko ez balte adinik

 Apez berria heldu zaukula jakinik

 Hogoi ta hamar urtez Vietnamen egonik.

 

 2

 

 Beti haret joaiteko deia zinuela

 Han jenden salbatzeko apezik ez zela

 Nork erran plazer osoz kausitzen zinela

 Aditzean apezak hiltzen zituztela.

 

 3

 

 Bazinuen fedea zuk han bizitzeko

 Helen xedea zer zen baitzen izitzeko

 Apez serorak oro baterat biltzeko

 Gero plazer bazuten tiroka hiltzeko.

 

 4

 

 Hoinbertze urte luzez han egonik hole

 Badakizu arimak zuk nola kontsola

 Orhoit gurekin ere lan txarra duzula

 Bi herriren heztea zuk nahi bezela.

 

 5

 

 Apeza herrietan, oi zoin den beharra

 Besoak zabal dago aiduru xaharra

 Heda zazu fede bat gu baitan azkarra

 Salbatzeko delakotz den bide bakarra.

 

 6

 

 Bertsu hauen medioz dugu erran behar

 Esker hauk aitzinetik ditzazula onhar

 Zure xeder jarraikitz gazte ala zahar

 Denen unioneaz ez naiz lotsa bihar.

 

 7

 

 Ongi etorri zuri, Oxarango jauna

 Gu salbatzea gatik heldu zare huna

 Segi zazu gurekin han zinuen lana

 Lorios aira gaiten Jainkoaren gana.

 

 8

 

 Gure desire zer den behar duzu jakin

 Erranen dugu huntan mua plazerekin

 Apez eta gazteak guziz xaharrekin

 Bakean bizi gaiten luzaz elgarrekin.


inprimatu