Artzaina eta artaldea
Bidegaray, Pierre
1
Primaderian goizian goizik zabaltzen baita argia
Xoriak kantuz artzainari zabal dezala begia
Gu ere Bazkok alegeratzen erran behar da egia
Xorien pare bertsutan hasten, bentzuturikan negia.
2
Artzaina doa ardietarat ongi emanez guardia
Zeren badaki xahartzearekin abiltzen dela ardia
Ohartu eta falta duela bere troparen erdia
Gure ondotik ez dadiela mendia gora abia.
3
Beti danikan ardi xaharrak beheiti du bere aie
Ez du balio gu gal beldurrez gakatzea bordako jela
Zure artaldea beti tratatuz egun bezela zuk hola
Ez dut dudarik murritza ere berriz azkarturen dela.
4
Gure artzainak artaldea maite, ardientzat baita hobe
Badu nonbrea eta nik uste mañateran dira trebe
Duela itsu, maingu ta elkor, kasi.k denak hortzik gabe
Artzain gaixoa nundik daiteke izan anhitz sosen jabe.
5
Zuk, artzain ona, nahi zinuen, egun artaldea bildu
Beldurtzeko da ote duzunetz bidean txar zenbait galdu
Orai bazinu erostun on bat anhitz sosekilan heldu
Behar zinuke larri hoitarik ile gabe zenbait saldu.
6
Beste bertsu bat nahi dut eman sinets dezazuen nahiz
Barkamendua galdatuz dener egun gaizki mintzo baniz
Gure artean ditakelakotz ardi herremela anhitz
Kategoria hitsa biziki, erostunik jiten balitz.
7
Nonbre ederra duzula zinez ez daiteke hori gorda
Nahiz baduzun larri ta xehe, zerbait gisez nonbrea hor da
Trope guzia miatu nahiz izana zautzula guarda
Izitu baita gu hunki gabe, berriz itzuli omen da.
8
Orroitu, jauna, zur'artaldea zuri begira dagola
Orok dakigu duzun zainetan zuk Krixtoarén odola
Zaudela luzaz gure artzain on, atxik gu bakean hola
Egon dadien betikotz xutik azkar euskaldun arbola.