Euskarak, Korrika-ra, bizirik dirau
Beloki, Xabier
Euskaldunontzat zerbait badago
Urrutitik datorrena,
Serio oso bere indarra
Korrika hor dakarrena;
Abertzalentzat bera izango
Da seguru hoberena,
Izena EUSKARA dauka eta
Nahi du izan gogorrena.
Ez duzue egin ekintza txarra
Usai goxo ekarriz,
Sentimendu hori bultza nahi dugu
Korrikan arituz berriz;
Atzera eta aurrera zeldan
Rau! EUSKARA goian jarriz,
Askatasuna eman nahiean
Zerutaraino igorriz.
Neke gabeko borrokan gaude
Aspaldian murgilduta,
Hain neketsua izanagatik
Izango da garaituta;
Denona dugu EUSKARA eta
Uzteko ez zen jaiota,
Gure ezaugarri oinarrizkona
Utzi dezagun piztuta.
Eskerrikasko ekartzeatik
Testigua kartzelara,
Altxako dugu dudarik gabe
Kartzelan ere EUSKARA;
Izurik gabe gure bihotzak
Taupadak bere aldera,
Testigu hori emango dugu
Oso gustora aurrera.
Zutabe ederra jarria dugu
Enborrez goitik behera,
Ukatu dunak gure hizkuntza
Razt! ta bota komunera;
EUSKARAk ditun etsaiak ongi
Aditu bezate zera:
Damutu eziña EUSKARA-n ere
Atxilotuen jarrera.
Ixkiñetatik sakoneraino
Galazi dute hizkuntza,
Oso seguru emana dute
Errematatzek hitza;
Zuk eta denok egingo dugu
Aurreratu eta mintza,
Zuloan dena igo ezazu
Ukatu gabe laguntza.
Zintzo ta extu, bizkor ta bixi
Ixildu gabe egunero,
Nagikeriak lagundutzeko
Tutik ez daduka gero!
Zazpi lurralde, zazpi bertsotan
sorik bildurik bero,
ementsu biziko da EUSKARA
Iraultza egin ezkero.