inprimatu
Lourdes'ko Amari
Izenburua:
Lourdes'ko Amari
Sinadura:
Beloki Iraola, Agustin (Usarraga-zar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
54.zk.
Orrialdea:
94

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lourdes'ko amari

 

Beloki, Agustin

 

 I

 

 Bi itz neurtutan jarri bear det

 gaztiak daukagun poza.

 Aspalditxotik esaten gendun

 joan bear degu Lourdesa:

 au izandu da, gau eta egun,

 eten gabeko ametsa;

 eta azkenik kunplitu degu

 deseo gendun promesa.

 

 II

 

 Gipuzkoatak izandu giņan

 lau milla gazte euskaldun,

 Amaren aurren auzpeztu nairik

 guztiz apalki ta bigun.

 Ez gendun uste barkaziorik

 izango gendunik iņun;

 baņan Amatxok errukiorrak

 semetzat aukerau gindun.

 

 III

 

 Lendabiziko allegatuta

 jarri ginaden aurrezka.

 Bazirudien pozaren pozez,

 zegola irri-parrezka,

 Beragandikan urruti xamar

 zeuden semien galdezka;

 pekatariak izanagarren

 oraindik gogoan daduzka.

 

 IV

 

 Begi, biotzak zerurontz eta

 auzpezturikan jarriak,

 sano dagonak ikusten ditu

 une lastimagarriak.

 Lendabiziko eskatu zuen

 Gipuzkoatar erriak,

 konbeni baņan sendatutzeko

 gaxo errukigarriak.

 

 V

 

 Gure errezu edo otoitzak,

 batez ere abestiak,

 nere iritziz batak ainbeste

 mereziko du bestiak:

 mundu onetan geran kristauak

 eta eztiran guztiak,

 danengatikan eskatu zuten

 Gipuzkoako gaztiak.

 

 VI

 

 Gure lurretik aparte zaude

 Lourdesko Ama Maitia;

 nai duten danak igual ez dute

 konsegituko joatia;

 ezin dutenak ere asko dira

 naiz euki borondatia.

 Oientzat ere zabaldu zazu

 Paraisoko atia.

 

 VII

 

 Azkenik auxe eskatzen dizut,

 Amatxo Sortzez Garbia,

 nik bezelaxe gazte geienak

 gaur dadukaten idea,

 sinismen sendoz aitortu zagun

 fede santuko egia,

 gure lur ontan sortu dezagun

 mundu berri bat obia.

 

 VIII

 

 Agur Lourdesko Ama Birjiņa,

 agur gure Probintzia;

 agur apaiz jaun agurgarriak,

 agur gure gaztedia;

 baita ere agur Aita Agirretxe,

 artalde onen artzaia;

 ta batez ere gora Jaime'tar

 Donostia'ko Gotzaia.

 

 IX

 

 Gaztetxo batek landuak dira

 Ama baten izenian;

 eskubide au eman zidaten

 munduratu ninatzanian;

 eta irakurle, deseo dizut

 orain azken-azkenian,

 Lourdesko Amak lagun deizula

 mundutik zuazenian.

 


inprimatu