Jon Azpillagari agurra
Lazkao Txiki
Nahiz ta aurreko egun hoetan
elurra genduen txuri,
udaberriya datorrela-ta
bildu gera hainbat txori,
omenaldi bat egin asmotan
gure lagun onenari,
Azpillagari zoriona ta
egun on beste denori
Jon Azpillagari agurra
Beloki
O Azpillaga, neure ausoan
izango dezu gogoan
hainbat alditan gure ohorez
gozo kantatu zenduan
hangotar batzuk badira illak
besteok aldan moduan
hemen alkartu nahi izan degu
zure omen inguruan
Telleriarte idatzi zazu
bihotzaren liburuan.